Basauriko Udalak eta Herriko Taldeak osatzen duten 16 kuadrillek sanfaustoak ez ospatzea adostu dute. Batetik, osasun arlotik ohartarazi dutelako udaren ostean birusa berriro ager litekeela; eta, bestetik, pertsonen arteko segurtasun-tarteari eta kontaktuari dagozkion neurriek indarrean jarraituko dutelako «normaltasun berria» delakoan zehar. Oso erabaki zaila izan da, baina sakon hausnartu dugu, eta arduraz jokatu nahi izan …