Basauriko Udalak abian jarri du San Fausto 2025 jaietarako kartel-lehiaketa. Kartelak, bai umeenak (Kartel Txiki) bai senior mailakoak, Basauriko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara, irailaren 5era arte. Kartel Txiki lehiaketaren kasuan, telematikoki ere aurkeztu ahal izango dira, www.basauri.eus udal webgunean.
Bi kategorietan, testu berbera agertuko da karteletan (senior mailan, Basauriren logotipoa erantsiko da):
𝘚𝘢𝘯 𝘍𝘢𝘶𝘴𝘵𝘰 2025
𝘉𝘢𝘴𝘢𝘶𝘳𝘪
𝘜𝘳𝘳𝘪𝘢𝘬 11-19 𝘰𝘤𝘵𝘶𝘣𝘳𝘦
🏆 Senior kategoriako sariak izango dira:
🔘 1.500€ epaimahaiak aukeratutako kartelaren egilearentzat.
🔘 300 €-ko akzesita tokiko diseinu onenarentzat.
🎖 Kartel Txiki lehiaketan bi kategoria izango dira:
«Txikiak»: 6 eta 9 urte bitarteko Basauriko haurrak.
«Gazteak»: 10 eta 13 urte bitarteko Basauriko haurrak
Kategoria bakoitzak bere sariak izango ditu:
𝘛𝘹𝘪𝘬𝘪𝘢𝘬 𝘬𝘢𝘵𝘦𝘨𝘰𝘳𝘪𝘢
Social Antzokiko zinema-aretorako 4 sarrera eta haur-ikuskizunetarako beste 4 sarrera.
Zoroak kuadrillak lehiaketaren berri zabaltzen lagunduko du, eta Txikiak kategorian 50 euroko txartela emango du, Basauriko dendetan gastatzeko.
𝘎𝘢𝘻𝘵𝘦𝘢𝘬 𝘬𝘢𝘵𝘦𝘨𝘰𝘳𝘪𝘢
Basauri Kirolak-eko igerilekua ordubetez erabiltzeko aukera, gehi merienda kafetegian, gehien jota 15 umerentzat (kontuan izanik betiere instalazioak erabiltzeko unean-uneko aukerak); gainera, Basauriko Indoor Abentura Parkerako 4 sarrera, bi orduz aritzeko.
Zoroak kuadrillak lehiaketaren berri zabaltzen lagunduko du, eta Gazteak kategorian 100 euroko txartela emango du, Basauriko dendetan gastatzeko.
ℹ️ Bi lehiaketen oinarriak eskuratzeko: www.basauri.eus